ZER DA GALA POLITICA?
Gala Política demokrazia ordezkatzaileari buruzko hausnarketa kritiko eta ludikoa da. Gizartean parte hartzea askatasunez eta umorez, gure bizikidetza eraldatuko duten beste bide batzuk irekitzeko. Gala Política sarien bidez, arreta jarri nahi dugu hauteskunde kanpainetan erabiltzen diren sormenean, diseinuan eta gizarte ingeniaritzan. Hautagaien atzean dauden enpresak eta profesionalak saritu eta haien lana baloratu nahi dugu, beti ere bazter utzita alderdi politikoen orientazioa.
Gala Política web baten eta sari banaketa egingo den galaren bidez gauzatuko da. Web-gunean jasoko dira eztabaidan parte hartu nahi duen edozein bisitariren iritziak. 7 kategoria saritzear eta lege-marko barneko hautagai zerrenda bat. Epai-mahaia hainbat profesionalek osatuko dute, eta aurretik webeko eztabaidan jardungo dute, hura oso kontuan hartzearren sariak erabakitzerakoan. Sail bakoitzeko onenari garaikur bana emango zaio.
Gala Política Funky Projects-en ideia bat da, Alianzo, Animatu eta Funky Projects enpresek garatu eta bultzatua.
Gala Política sortu da beharrezko deritzon edozein egoeratan hausnarketa kritiko eta ludiko bat sustatzeko asmoz. Horregatik sistema ireki bat da, eta zure herrian edo auzoan, unibertsitatean edo hirian burutzen diren demokrazia ordezkatzaileko hauteskunde prozesuetan erabili daiteke. Aurrera eramateko, gomendatzen dizugu GPrekin harremanetan jartzea, ideiak trukatzeko eta proiektuaren web-gunea indartzeko.
top
Para subir un vídeo sigue las instrucciones que te explicamos clicando aquí.